XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EGILE ETA LAGUNTZAILEAK KOLDO MITXELENA ELISSALT. Filologia Klasikan Doktore.

Salamancako unibertsitatean linguistika indoeuropearen katedratikoa.

Euskaltzain osoa eta Espainiakoaren laguntzaile.

Fonética histórica vasca, Idazlan hautatuak eta linguistika eta euskal literaturari buruz beste hainbat lanen egilea.

Bestalde aldizkari espezializatuetan hainbat laguntza eskaini duena.

PAULO AGIRREBALTZATEGI KORTABARRIA. Erromako Antonianumetik Teologian doktore.

Deustuko Teologi fakultatean irakasle.

Jakin taldearen zuzendaria.

Configuración eclesial de las culturas liburuaren egile; Anaitasuna eta Jakin aldizkarietan laguntzaile.

Paul Tillich-en Fedearen dinamika liburuaren itzultzailea.

MANOLO PAGOLA AIZPURUA. Erromako Alfonsianum-etik Teologian Doktore.

Arantzazuko Teologatuan irakasle.

Jakin hiztegiak saileko zuzendaria.

La intersujetividad y la trascendencia en Roger Garaudy liburuaren egile.

Anaitasuna eta Jakin aldizkarietan laguntzaile.

JOSEBA INTXAUSTI ERREKONDO. Historia Moderna eta Kontenporanean lizentziatua.

Euskaltzain laguntzailea.

Eleiza Kristau Historiaren irakasle Arantzazun.

Lan eta liburu batzu ere ba ditu eta baita itzulpenak ere.

Euskera, Jakin, Anaitasuna aldizkarietan laguntzaile.

Jakin Talde eta Aldizkariaren zuzendaria izana eta Anaitasuna hamabostekoarena ere bai.

LUIS VILLASANTE KORTABITARTE. Euskaltzain burua. Frantzizkotarra. Comillas unibertsitatetik Doktore.

Arantzazuko teologatuan irakasle.

Historia de la literatura vasca, Axularren Gero bi hizkuntzatan eta beste hainbat eta hainbat lanen egile euskara edo euskal literaturari buruzkoena.

JUAN MARI LEKUONA BERASATEGI. Erromako Gregoriana Unibertsitatetik Doktore.

Euskal literatura eta Teologi irakaslea Donostiako apaiztegian.

Muga Beroak eta euskal ahozko literaturari buruzko beste hainbat lanen egile.

KOLDO LARRAÑAGA ELORZA. Filosofia eta Letretan lizentziatua, Historia Moderna eta kontenporaneko espezialitatean.

Bergarako U.N.E.D.-ko irakasle Historia Moderna eta Euskal Historian.

JOXE MIGEL BARANDIARAN AYERBE. Teknologia eta Prehistoria Leipzig eta Sorbona-n ikasia.

Gasteiz, Salamanca eta orain Iruineko Unibertsitatean irakasle.

International des Sciences Antropologiques eta Traditions et Arts Populaires batzordeko Nazio elkarte taldekidea.

Eusko Ikaskuntza eta R.I.E.V. Elkarteko taldekidea Gizonari eta euskal gizarteari buruzko hamaika lanen sortzailea.

JOSE MARI SATRUSTEGI ZUBELDIA. Euskaltzain osoa eta Instituto Americano de Estudios Vascosko laguntzailea.

Nafarroako Diputazio Foraleko Principe de Vianako bokala.

Etnologia euskal herri literaturari buruzko lanen egile eta baita aldizkari espezializatu eta dibulgazioko mailetakoetan artikuluena ere.

GREGORIO MONREAL CIA. Deretxon Doktore.

Madrileko Complutense Unibertsitatean irakasle laguntzailea.

Instituciones públicas del Señorio de Vizcaya hasta el S XVIII liburuaren egile eta baita aldizkari espezializatuetan historiari buruzkoena ere.

MARGARITA RICA ESNAOLA. Filologia Modernan lizentziatua.

Sestao Institutoko irakasle laguntzailea.

Traduction en basque de termes politiques sous la Revolution liburuaren egilea.